Blog hau unibertsitateko Teknologia berrien ikasgaiaren lanen barruan sortu dut, bertan egiten dugunaren azterketa eta hausnarketak argitaratzen joateko. Etorkizunean irakasle izango garen neurrian teknologia berriei etekin gehiena ateratzeko irakasle artea, ikasleekin eta gurasoekin

miércoles, 18 de mayo de 2011

PAPER ZORROA

Blog hau Magisteritza ikasketetako TEKNOLOGIA BERRIEN ikasketen barruan aurkitzen da. Blog hau sortu genuenena, egia aitortzekotan, irakasleak esandakoa betetzea nuen helburu bakar. Ez nuen inongo interesik blog bat izateko.
Baina pixkanaka, eta ikasgai honetarako eginiko lanak bertan konpartituz joan hala, bere erabilgarritasunaz hoartu naiz. Zalantzarik gabe, haiseran nuen errezelo hori desagertu eta orain zuei nire lanak erakusteko erakusleiho bihurtu da, hona hemen ikasgai honetan eginiko lanen aurkezpena:

ASTEKARIA


MURALA

MANIFESTUA

IKT LANA

VUVOX

GLOBSTER

IKT AURKEZPENA PREZI

WORDLE

ERAKUSKETAKO MANIFESTUAK

Kurtso honen amaiera iritsi da, eta ikasgaiarena ere. Zuekin egindako lanak konpartitu ondoren, balorazio bat egiteko garaia iritsi da. Esan bezala, hasieran mesfidantza nuen klase honen inguruan, ez bainekizkien bere nondik norakoak. Hala ere, azkenean , iritzi aldatu dudala esan daiteke. Uste baino gehiago ikasi dut eta oso gauza erabilgarriak ikasi ditut. Power pointen aurkezpenez haratago beste euskarri batzuk ere badirela. Bestetik eskoletan IKTren erabilera nolakoa den ere ikusi izan dugu , eta guk utopian nolakoa nahi genukeen ere ikusi dugu. Eskola desberdinen konparaketa egin ondoren ohartu baikara euskarri teknologiakoak oso erabilgarriak direla, baina beti ere oreka batekin erabiliaz, eta programa antolatu batekin, ez soilik haurrak entretenitzeko asmotan. Noski, hausnartutako guzti hau ez dugu ahaztu behar gure esku dagoela eta guk aldatu dezakegula hau eskoletan. Horrelako hausnarketak dira, beste askoren artean,ikasgai honek eskaini dizkigunak. Hori dela eta erabat aldatu dut hasierako iritzia, eta honen inguruko mesfidantza alde batera utzita, ikasgaiaz disfrutatu dut.

GURE MANIFESTUEN BILDUMA

Hementxe aurkezten dizuet, gelakideen lanaren ondoren, BILAKATUZ:TRANSFORMAMOS ERAKUSKETAN agertzen diren manifestuen bilduma. Tamalez, gure manifestua ez dago txosten honetan, baina Paper zorroan aurkitu daitekek berau ikusteko esteka, ea gustatzen zaizkizuen:

miércoles, 11 de mayo de 2011

2011.05.10 eta 2011.05.11

Aste honetan aurkezpenean erabiliko dugun lanari azken detaileak eman dizkiogu. Lan honekin bukatzean gelakideen aurkezpenak entzuten jardun dugu aste honeta. Denok egin bezela guk ere gure lana aurkezteko garaia iritsi da, eta honako testu honekin lagundu diogu jarraian eransten dudan aurkepnari.
hona hemen gure aurkezpena:

-Azken urte hauetan gure gizartean teknologiak ikaragarrizko aurrerapena eta eboluzioa izan du.
-Horregatik zurrunbilo baten moduan eskoletako geletan eta haurren bizitzan agertu da.
-Pixkanaka haurrak ordenagailuetara hurbildu dira baina horretarako irakasleek euren ezagutzak alor honetan sakondu behar izan dituzte.
-Ikasleak pixkanaka ordenagailuen munduan murgiletzen joan dira hauek jolaserako erabiliz, proiektu telematikoetan parte hartuz, idazketarako baliabide bihurtuz eta entretenitzeko erabiliz. Ordenagailua gelako jardueren osagarri bilakatu da.
-Baina noizbeinka itsutu gabe ordenagailuekiko distantzia bat hartzea beharrezkoa da horrela gelan izango duen erabilera antolatua eta orekatua izan dadin.

miércoles, 4 de mayo de 2011

Saltsan jarraituz programa gehiago probatuz goaz zertarako diren asmatu nahian, horretan Wordle web orria topatu dut, non hitz desberdinak erabiliaz mota desberdinetan konbinatu daitezkeen kartelak sortzeko edo brainstorming delakoan erabiltzeko. Hona hemen nik egindako karteltxoa, 30 segundotan hezkuntzarekin erlazionaturiko hitzek idatzi eta bertan aurkeztu ditut, emaitza kuriosoa da bai forma eta eduki aldetik.

Wordle: WORDLE

MANIFESTUA

Aurreko argitalpenean adierazi bezala, gure manifestuari azken ikutuak eman genizion, eta hona hemen gure azken emaitza:




Egia esan oso pozik geratu gara emaitzarekin, eta argia eta abar aldatzea lortu dugu azkenean argazkian nahiko lanen ondoren. Baina azkenean guk nahi genuena adieraztea lortu dugu, beraz emaitzarekin oso pozik!!!