Blog hau unibertsitateko Teknologia berrien ikasgaiaren lanen barruan sortu dut, bertan egiten dugunaren azterketa eta hausnarketak argitaratzen joateko. Etorkizunean irakasle izango garen neurrian teknologia berriei etekin gehiena ateratzeko irakasle artea, ikasleekin eta gurasoekin

jueves, 31 de marzo de 2011

2011.03.29 eta 2011.03.30

Asteartean lanean hasteko gogoekin gerturatu ginen ikasgelara, izan ere, ez dugu denbora asko gure aurrean eta bai lan asko burutzeko. Beraz gelara iritsi eta eskola desberdinetako IKT-ren konparaketarekin jarraitzen dugu. Taula bat osatu dugu eta konparaketa "paperean" jartzen ari garela esan dezakegu, jada ez da gure arteko elkarrizketa soil bat. Pertsonalki, forma hartzen doala nabaritzen dut, zentzua duela egiten dugunak, eta bide batez, baliabide desberdinak erabiltzen ditugu. Izan ere, lan hau egiteko oso baliagarria zaigu google Docs aplikazioaren dekubrimentu eta erabilpena, egiten dugun aldaketa bakoitzarekin lagunnen emailak betete beahrrik ez baitugu jada... karrera hasieran dekubritu izan banu....
Bestetik lan honen aurkezpenean ere pentsatzen hasi gara, eta prezii.-ren erabilpena ezagutuz goazenen, progrma honetaz baliatzea erabaki dugu eta horretara goaz!!!!!

Asteazkeneko klaseak motxagoak dira eta orain arte ezagututaok programak besteekin komentatzeko eta ezagupenak trukatzeko aukera izan dugu, nire kasuan prezii eta vuvox, izan dira, joan den astean landu eta gaur ikaskideei azaldu beharrekoak.
Bestetik ikasgaiaren azken zatian, glogster xaltseatzen asi gara, aurrerago egin beharreko muralaren diseinuan baliagarria izango delakoan. Oso programa dibertigarria iruditu zait, behintzat ikusitako pusketan, denbora gutxi izan baitut. Baina oso poster dibertigarriak egin daitezkela uste dut, adibide bezala, hona emen nire saiakera primarioa:

miércoles, 30 de marzo de 2011

2011.03.22 eta 2011.03.23

Bigarren haste honetan lanean jarraitu dugu, taldean hasi baikara lanean: gure taldea Irati, Aloña, Saioa, Yurima eta nik osatzen dugu eta apirilaren 22an teknologia berrien ikasgaiko lehengo lanari ekin genion. Lehen lana IKTEKO HAUR ESKOLA PRAKTIKAREN AZTERKETA da. Lan honekin praktikaldian zehar, eskoletan ikusi dugun IKT-ren funtzionamenduaren inguruan azterketa bat egitea da eta bertatik ondorio batzuk ateratzea. Gaurko egunean taldekideak zehazteaz gain gure artean elkarrizketa interesgarriak sortu dira gaiaren inguruan. Izan ere, bakoitza eskola desberdinetan aritu gara praktiketan eta adin desberdinetako haurrekin, ondorioz, ordenagailu eta bestelako material multimediarekin izandako erlazioa desberdina izan da denetan. Honi buruz hausnartzen aritu gara, izan ere bat eskola txikian egon da, bestea aldiz, 3 urteko gelan, bestea bat 5 urteko gelan.... hori dela eta ideiak paperean jartzen hasi gara... pixkanaka forma emanaz....

Apirilaren 23an aldiz, lantxo hori pixka batean alboratu eta berriro talde txikietan aritu gara lanean. Kasu honetan Maierrekin batera PREZI-ren nondik norakoak ikusten hasi gara. Xaltxan ibili eta hemendik eta handik aurkezpen sinple bat egitea lortu dugu, letra aldatuz, bideo eta argazkiak txertatuz..., aurkezpen politak  eta ikusgarriak sortu daitezkeela ikusi ahal izan dugu eta  power pointetik haratago badela bizi gehiago eta aurkezpenak egiteko aukera gehiago... ezta gutxi!!!

Pertsonalki aste honetan gusturago sentitu naiz ikasgaiarekin, nondik nora doan ulertzen ari naiz,... ordenagailuan ezagutzen ez ditudan programei beldurra galtzen noa eta gustura egoten naiz botoiak zapaldu eta zertarako ote diren asmatu nahian, izan ere programa gehienak ingelesez daude eta horrek bere misterioa eransten dio... Baina gure lanekin aurrera goazela sentitzen dut, eta bai ikasgaiak eta bai lanak forma hartzen doazela ikusten dut; jada ez dira hain abstraktuak.

2011.04.22 eta 2011.04.23

Bigarren haste honetan lanean jarraitu dugu, taldean hasi baikara lanean: gure taldea Irati, Aloña, Saioa, Yurima eta nik osatzen dugu eta apirilaren 22an teknologia berrien ikasgaiko lehengo lanari ekin genion. Lehen lana IKTEKO HAUR ESKOLA PRAKTIKAREN AZTERKETA da. Lan honekin praktikaldian zehar, eskoletan ikusi dugun IKT-ren funtzionamenduaren inguruan azterketa bat egitea da eta bertatik ondorio batzuk ateratzea. Gaurko egunean taldekideak zehazteaz gain gure artean elkarrizketa interesgarriak sortu dira gaiaren inguruan. Izan ere, bakoitza eskola desberdinetan aritu gara praktiketan eta adin desberdinetako haurrekin, ondorioz, ordenagailu eta bestelako material multimediarekin izandako erlazioa desberdina izan da denetan. Honi buruz hausnartzen aritu gara, izan ere bat eskola txikian egon da, bestea aldiz, 3 urteko gelan, bestea bat 5 urteko gelan.... hori dela eta ideiak paperean jartzen hasi gara... pixkanaka forma emanaz....

 

2011.03.15 eta 2011.03.16

Lehenengo astean egindakoari buruz hitz egitera natorkizue orain. Duela gutxi arte ez dut blogik izan eta ikasgaian azken bi aste hauetan egindakoa kontau behar dizuet.
Astero ikasgai honen bi saio izaten ditugu, lehen asteko lehengo saioan aurkezpena izan genuen eta irakasleak ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkigun, zertan datzan eta zein lan egin beharko ditugun. Egia esan nahiko galdua sentitu nintzen, ez nekien nondik hasi, ez nuen argi azalpenak ulertu ote nituen, bloga sortu behar ote zen edo ez... Zalantza mordoa nuen eta ordenagailutik ordenagailura, lagunei galderak egiten hasi behar izan nintzen, ea gauzak nik baino argiago ote zituzten ikusteko. Lehen egunean nahiko galdua ikusi nintzen eta ikasgaiak errespetu handi xamarra sortzen zidan, nola ibiliko ote nintzen arrastorik ez nuen...

Lehengo asteko bigarren egunean moodleen xaltxan hasteko aukera izan genuen, eta beratan zeuden programa desberdinen linkak aztertzeko... beldurra galtzeko hain zuzen. Saio honetan gusturago egon nintzela zalantzarik ez dut eta beste bi lagunekin VUVOX programaren nondik norakoak ikusten asi ginen. Inork ez genuen programa ezagutzen eta hasieran nahiko nahastuta geunden arren, botoi asko zapaldu ostean oinarrizko funtzionamendua zein zen deskubritzeko aukera izan genuen.

Hona hemen, vuvox-en eginiko lehen lantxoaren saiakera, saltsan aritzeko baio izan didiana. Egia esan oso programa entretenigarria iruditu zait.

martes, 29 de marzo de 2011

AZKENEAN!!!

Lan dezenteren ondoren lortu dut bloga sortzea, kosta zaitenarekin ikus daiteke oso iaioa ez naizela ordenagailu kontuekin... orain eguneratzea falta zait eta egun hauetan egindakoa idaztea...