Blog hau unibertsitateko Teknologia berrien ikasgaiaren lanen barruan sortu dut, bertan egiten dugunaren azterketa eta hausnarketak argitaratzen joateko. Etorkizunean irakasle izango garen neurrian teknologia berriei etekin gehiena ateratzeko irakasle artea, ikasleekin eta gurasoekin

miércoles, 13 de abril de 2011

2011.04.12 eta 2011.04.13

Aste hau mugitu samarra izan da Teknologia berrien ikasgaian, izan ere lanak amaitzeko datak gerturatzen ari  dira eta garaiz eta ongi egitea gustatuko litzaiguke taldean, hori dela eta buru belarri jardun dugu.
Asteartean joan den astean izandako muralaren ideaia garatu eta honekin aurrera egin dugu. Gure muralean zuhaitz bai irudikatu dugu ikus daitekeen bezala eta bertan hosto asko daude, mezuz beteriko hostoak, eta hauek gure ibilbidean zehar jaso ditugu, gizaki bezala osatuz eta haziz.
Hemen erakusten dizuet gure murala:

Bestetik, asteazkenean, beste zenbait taldeekin word-vistako funtzionamendua eta gauzak non dauden ohartu eta gero, manifestua egitez bukatu dugu, azken ukituak falta ditu baina detaileak besterik ez dira, beraz hori erakutsiko dizuet pixka bat aurrerago, lasai...

Aste honetan zehar poza sentitu dugu murala aurrera eraman eta amaitzea lortu dugula ikusita eta berdin manifestuarekin, zerbaitekin gustura geratu zareneko poz hori nabaritu dugu. Baina bestetik, ustez bukatua genuen lan baten aurkezpena berriro egin behar dugu, beste era batera planteatuz, bisualago edota arinago, taula gutxiago erantsita. Hori dela eta, ezin izkuta frustrazio pixkabat ere nabaritu dugula, izan ere oporren atarian ustez bukatutako lan bat berregiten astea ez da lan xamurra. Baina etsi gabe, aurrera goaz, lan hori ere egitera!




Hona hemen, orain arte prestaturiko aurkezpena, Prezirekin egina eta orain aldatu behar duguna. Baian behin bukatuta gure aurkezpena, erakutsi egin nahi genuke, hori dela eta hementxe zintzilikatzen dut:

jueves, 7 de abril de 2011

2011.04.06

Aste honetan, esan bezala, lan batekin amaitu dugu. Baina horrek ez digu erlajatzeko astirik ematen, izan ere beste bati eutsi dogu jada.
Oraingo lana mural bat eta manifestu bat egitena datza, guk karreran zehar izan dako garapena islatzen duena, jaso dugun jakintza, nolabait adierazten duena eta gu nor garen, identitatea biltzen duena: ezagutzera ematen duena. Horrekin denarekin ideia baten bila hasi ginen, eta bat izan geneuenan hori garatzen hasi ginen. Zuzenean materialki eta eskuz murala eraikitzen hasi beharrean, Glogster progrma erabili dugu ideia hori zertan datzan ikusi eta zehazteko, nahiko pozik gaude. Martxan jarri eta fisikoki eraikitzeko asmo dugu, plastikako irakaslea bisitan etorri eta ideia gustatu zaiola adierazi digunean aurrera jarraitzeko indarra eman digu.
Hona hemen gure muralaren diseinua:


Gure ideia, zuhaitz batetik, ingurunetik jasotzen dugula jakituria izan da, eta hori gure motxilan bilduz goaz, inoiz betetzen ez den motxilan.

2011.04.05

Aste honetan aurrerapausu haundia egin dugula iruditu zait, sentsazio horrekin geratu naiz behintzat. ASteartean IKT ren lanaren konparaketarekin amaitu genuen. Aurkezpena prestatzez bukatu eta gure lanaren zuzenketak korreoan jaso genituen. Zuzenketak egin dituen taldearekin hitz egin genuen eta beraiek ere guk bidalitako zuzenketetkin pozik daude, ez dago gaizki!
Aurkezpena erabat prestatua eta lana amaitua izanik, lan honekin ikasitakoaren balorapena egiteko garaia da. Beste gauzen artean  programa desberdinak erabiltzen ikasi dugula esan daiteke; Prezi progrmaren erabilera sakondu dugu aurkezpena egin ahal izatako, eta beste taldearen zuzenketentzat burutzeko word-eko "control de cambios" erabili dugu. 
Pertsonalki hitz eginaz, IKTren funtizonamendua eskola desberdinetan oso deserdina izan daitekeela ikusi dut, baina denetan ere esanguratsua dela. Ez du zer ikusirik eskola batean egiten denak beste batean egiten denarekin, ez du zer ikusirik irakasle inplikatu bat duen klasean ematen zaion erabilerak eta hainbeste arduratzen ez den irakasle baten gelan ematen zaion erabilerak; eta ez du zer ikusirik eskola txiki batean ematen zaion erabilerak edo eskola handi batean ematen zaion erabilerak.
Baina denak ere azteretzeko moduakoak direla ohartu naiz, denetatik atera bait dezakgu zerbait positiboa eta erabilgarria, guk ere erabilera egokia eman eta zuku gehiena atera diezaiogun.

Esan bezala lana amaitu eta SlideShare programa erabiliaz hemen aurkezteko aukera dugu. Hona gure lana: