Blog hau Magisteritza ikasketetako TEKNOLOGIA BERRIEN ikasketen barruan aurkitzen da. Blog hau sortu genuenena, egia aitortzekotan, irakasleak esandakoa betetzea nuen helburu bakar. Ez nuen inongo interesik blog bat izateko.
Baina pixkanaka, eta ikasgai honetarako eginiko lanak bertan konpartituz joan hala, bere erabilgarritasunaz hoartu naiz. Zalantzarik gabe, haiseran nuen errezelo hori desagertu eta orain zuei nire lanak erakusteko erakusleiho bihurtu da, hona hemen ikasgai honetan eginiko lanen aurkezpena:
ASTEKARIA
MURALA
MANIFESTUA
IKT LANA
VUVOX
GLOBSTER
IKT AURKEZPENA PREZI
WORDLE
ERAKUSKETAKO MANIFESTUAK
Kurtso honen amaiera iritsi da, eta ikasgaiarena ere. Zuekin egindako lanak konpartitu ondoren, balorazio bat egiteko garaia iritsi da. Esan bezala, hasieran mesfidantza nuen klase honen inguruan, ez bainekizkien bere nondik norakoak. Hala ere, azkenean , iritzi aldatu dudala esan daiteke. Uste baino gehiago ikasi dut eta oso gauza erabilgarriak ikasi ditut. Power pointen aurkezpenez haratago beste euskarri batzuk ere badirela. Bestetik eskoletan IKTren erabilera nolakoa den ere ikusi izan dugu , eta guk utopian nolakoa nahi genukeen ere ikusi dugu. Eskola desberdinen konparaketa egin ondoren ohartu baikara euskarri teknologiakoak oso erabilgarriak direla, baina beti ere oreka batekin erabiliaz, eta programa antolatu batekin, ez soilik haurrak entretenitzeko asmotan. Noski, hausnartutako guzti hau ez dugu ahaztu behar gure esku dagoela eta guk aldatu dezakegula hau eskoletan. Horrelako hausnarketak dira, beste askoren artean,ikasgai honek eskaini dizkigunak. Hori dela eta erabat aldatu dut hasierako iritzia, eta honen inguruko mesfidantza alde batera utzita, ikasgaiaz disfrutatu dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario