Lehenengo astean egindakoari buruz hitz egitera natorkizue orain. Duela gutxi arte ez dut blogik izan eta ikasgaian azken bi aste hauetan egindakoa kontau behar dizuet.
Astero ikasgai honen bi saio izaten ditugu, lehen asteko lehengo saioan aurkezpena izan genuen eta irakasleak ikasgaiaren nondik norakoak azaldu zizkigun, zertan datzan eta zein lan egin beharko ditugun. Egia esan nahiko galdua sentitu nintzen, ez nekien nondik hasi, ez nuen argi azalpenak ulertu ote nituen, bloga sortu behar ote zen edo ez... Zalantza mordoa nuen eta ordenagailutik ordenagailura, lagunei galderak egiten hasi behar izan nintzen, ea gauzak nik baino argiago ote zituzten ikusteko. Lehen egunean nahiko galdua ikusi nintzen eta ikasgaiak errespetu handi xamarra sortzen zidan, nola ibiliko ote nintzen arrastorik ez nuen...
Lehengo asteko bigarren egunean moodleen xaltxan hasteko aukera izan genuen, eta beratan zeuden programa desberdinen linkak aztertzeko... beldurra galtzeko hain zuzen. Saio honetan gusturago egon nintzela zalantzarik ez dut eta beste bi lagunekin VUVOX programaren nondik norakoak ikusten asi ginen. Inork ez genuen programa ezagutzen eta hasieran nahiko nahastuta geunden arren, botoi asko zapaldu ostean oinarrizko funtzionamendua zein zen deskubritzeko aukera izan genuen.
Hona hemen, vuvox-en eginiko lehen lantxoaren saiakera, saltsan aritzeko baio izan didiana. Egia esan oso programa entretenigarria iruditu zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario