Blog hau unibertsitateko Teknologia berrien ikasgaiaren lanen barruan sortu dut, bertan egiten dugunaren azterketa eta hausnarketak argitaratzen joateko. Etorkizunean irakasle izango garen neurrian teknologia berriei etekin gehiena ateratzeko irakasle artea, ikasleekin eta gurasoekin

miércoles, 30 de marzo de 2011

2011.03.22 eta 2011.03.23

Bigarren haste honetan lanean jarraitu dugu, taldean hasi baikara lanean: gure taldea Irati, Aloña, Saioa, Yurima eta nik osatzen dugu eta apirilaren 22an teknologia berrien ikasgaiko lehengo lanari ekin genion. Lehen lana IKTEKO HAUR ESKOLA PRAKTIKAREN AZTERKETA da. Lan honekin praktikaldian zehar, eskoletan ikusi dugun IKT-ren funtzionamenduaren inguruan azterketa bat egitea da eta bertatik ondorio batzuk ateratzea. Gaurko egunean taldekideak zehazteaz gain gure artean elkarrizketa interesgarriak sortu dira gaiaren inguruan. Izan ere, bakoitza eskola desberdinetan aritu gara praktiketan eta adin desberdinetako haurrekin, ondorioz, ordenagailu eta bestelako material multimediarekin izandako erlazioa desberdina izan da denetan. Honi buruz hausnartzen aritu gara, izan ere bat eskola txikian egon da, bestea aldiz, 3 urteko gelan, bestea bat 5 urteko gelan.... hori dela eta ideiak paperean jartzen hasi gara... pixkanaka forma emanaz....

Apirilaren 23an aldiz, lantxo hori pixka batean alboratu eta berriro talde txikietan aritu gara lanean. Kasu honetan Maierrekin batera PREZI-ren nondik norakoak ikusten hasi gara. Xaltxan ibili eta hemendik eta handik aurkezpen sinple bat egitea lortu dugu, letra aldatuz, bideo eta argazkiak txertatuz..., aurkezpen politak  eta ikusgarriak sortu daitezkeela ikusi ahal izan dugu eta  power pointetik haratago badela bizi gehiago eta aurkezpenak egiteko aukera gehiago... ezta gutxi!!!

Pertsonalki aste honetan gusturago sentitu naiz ikasgaiarekin, nondik nora doan ulertzen ari naiz,... ordenagailuan ezagutzen ez ditudan programei beldurra galtzen noa eta gustura egoten naiz botoiak zapaldu eta zertarako ote diren asmatu nahian, izan ere programa gehienak ingelesez daude eta horrek bere misterioa eransten dio... Baina gure lanekin aurrera goazela sentitzen dut, eta bai ikasgaiak eta bai lanak forma hartzen doazela ikusten dut; jada ez dira hain abstraktuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario