Blog hau unibertsitateko Teknologia berrien ikasgaiaren lanen barruan sortu dut, bertan egiten dugunaren azterketa eta hausnarketak argitaratzen joateko. Etorkizunean irakasle izango garen neurrian teknologia berriei etekin gehiena ateratzeko irakasle artea, ikasleekin eta gurasoekin

jueves, 7 de abril de 2011

2011.04.05

Aste honetan aurrerapausu haundia egin dugula iruditu zait, sentsazio horrekin geratu naiz behintzat. ASteartean IKT ren lanaren konparaketarekin amaitu genuen. Aurkezpena prestatzez bukatu eta gure lanaren zuzenketak korreoan jaso genituen. Zuzenketak egin dituen taldearekin hitz egin genuen eta beraiek ere guk bidalitako zuzenketetkin pozik daude, ez dago gaizki!
Aurkezpena erabat prestatua eta lana amaitua izanik, lan honekin ikasitakoaren balorapena egiteko garaia da. Beste gauzen artean  programa desberdinak erabiltzen ikasi dugula esan daiteke; Prezi progrmaren erabilera sakondu dugu aurkezpena egin ahal izatako, eta beste taldearen zuzenketentzat burutzeko word-eko "control de cambios" erabili dugu. 
Pertsonalki hitz eginaz, IKTren funtizonamendua eskola desberdinetan oso deserdina izan daitekeela ikusi dut, baina denetan ere esanguratsua dela. Ez du zer ikusirik eskola batean egiten denak beste batean egiten denarekin, ez du zer ikusirik irakasle inplikatu bat duen klasean ematen zaion erabilerak eta hainbeste arduratzen ez den irakasle baten gelan ematen zaion erabilerak; eta ez du zer ikusirik eskola txiki batean ematen zaion erabilerak edo eskola handi batean ematen zaion erabilerak.
Baina denak ere azteretzeko moduakoak direla ohartu naiz, denetatik atera bait dezakgu zerbait positiboa eta erabilgarria, guk ere erabilera egokia eman eta zuku gehiena atera diezaiogun.

Esan bezala lana amaitu eta SlideShare programa erabiliaz hemen aurkezteko aukera dugu. Hona gure lana:

No hay comentarios:

Publicar un comentario