Aste hau mugitu samarra izan da Teknologia berrien ikasgaian, izan ere lanak amaitzeko datak gerturatzen ari dira eta garaiz eta ongi egitea gustatuko litzaiguke taldean, hori dela eta buru belarri jardun dugu.
Asteartean joan den astean izandako muralaren ideaia garatu eta honekin aurrera egin dugu. Gure muralean zuhaitz bai irudikatu dugu ikus daitekeen bezala eta bertan hosto asko daude, mezuz beteriko hostoak, eta hauek gure ibilbidean zehar jaso ditugu, gizaki bezala osatuz eta haziz.
Hemen erakusten dizuet gure murala:
Bestetik, asteazkenean, beste zenbait taldeekin word-vistako funtzionamendua eta gauzak non dauden ohartu eta gero, manifestua egitez bukatu dugu, azken ukituak falta ditu baina detaileak besterik ez dira, beraz hori erakutsiko dizuet pixka bat aurrerago, lasai...
Aste honetan zehar poza sentitu dugu murala aurrera eraman eta amaitzea lortu dugula ikusita eta berdin manifestuarekin, zerbaitekin gustura geratu zareneko poz hori nabaritu dugu. Baina bestetik, ustez bukatua genuen lan baten aurkezpena berriro egin behar dugu, beste era batera planteatuz, bisualago edota arinago, taula gutxiago erantsita. Hori dela eta, ezin izkuta frustrazio pixkabat ere nabaritu dugula, izan ere oporren atarian ustez bukatutako lan bat berregiten astea ez da lan xamurra. Baina etsi gabe, aurrera goaz, lan hori ere egitera!
Hona hemen, orain arte prestaturiko aurkezpena, Prezirekin egina eta orain aldatu behar duguna. Baian behin bukatuta gure aurkezpena, erakutsi egin nahi genuke, hori dela eta hementxe zintzilikatzen dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario